{"product_id":"9788498684223","title":"Enigma bi, erantzun bat","description":"\u003cp\u003eBizitza osoa daukagu \u003cem\u003eObabakoak, Moby Dick\u003c\/em\u003e edo \u003cem\u003eKixote\u003c\/em\u003e bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina \u003cem\u003eTom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak \u003c\/em\u003eedo esku artean daukazun \u003cem\u003eEnigma bi, erantzun bat\u003c\/em\u003e bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko.\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e\u003cem\u003eEmakume sugearen misterioa\u003c\/em\u003e enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. \u003cem\u003eJentzir\u003c\/em\u003een enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du…, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.\u003c\/p\u003e","brand":"Alberdania","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":46646684254449,"sku":"9788498684223","price":3.99,"currency_code":"USD","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0674\/5433\/7265\/files\/9788498684223_p0.jpg?v=1765910377","url":"https:\/\/shop.barnesandnoble.com\/products\/9788498684223","provider":"Barnes \u0026 Noble","version":"1.0","type":"link"}