{"product_id":"9788498686029","title":"Argia sortzen den izartegia","description":"Liburu honetan poetak leku asko bisitatu ditu argiaren bila, batzuetan, bere buruaren bila edo maite duenaren bila, besteetan. Hiru zatitan banatzen da liburua. Lehen zatia: \"Ate zuriak eta zilarra\". Heriotzaz eta bizitzaz mintzo da poeta, argiaren mantsotasun edo lasaitasun pean egindako poema hauetan. Bigarren zatia: \"Hemisferioak\". Argitasun fisikoa eta geografikoa da, Patagoniako eta Txile aldeko argiak liluratuta idatzitakoak. Eta hirugarren zatia: \"Ezpainetako ispiluak\". Amodioaz mintzo da Madariaga. Zati honetan argia ez da zuzena, islak eta distirak dira nagusi. Hiruretan doinu bera antzematen da: itzaletik argira joan nahi duen izakiaren gogoa, eta horretan pasako hegaztia bezalakoa da. Izan ere, naturak ere garrantzi handia du liburuan. Poetaren begi ibiltariak naturaren beraren izateaz itsutu balira bezala.","brand":"Alberdania","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":46646685991153,"sku":"9788498686029","price":4.99,"currency_code":"USD","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0674\/5433\/7265\/files\/9788498686029_p0.jpg?v=1765910143","url":"https:\/\/shop.barnesandnoble.com\/products\/9788498686029","provider":"Barnes \u0026 Noble","version":"1.0","type":"link"}